XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Begi-globoan hiru atal bereiz daitezke: esklerotika, koroidea eta erretina.

Esklerotika kanpoko mintza da.

Gogorra da eta kolore zurikoa da.

Koroidea esklerotikaren azpian dago eta kolore ilunekoa da.

Erretina barruko mintza da.

Argiaren eragina jasotzen du.

Hauetaz gain, begian kristalinoa eta kornea ere bereiz daitezke.

Kristalinoa betseinaren atzean dago eta lente baten funtzioa betetzen du.

Korneak irisa eta betseina estaltzen ditu.

Gardena da eta argia pasatzen uzten dio.

Argiaren bidea

Gizakiaren begia dagoen argazki kamera hobezinena da.

6. Behatu irudia eta erantzun:

- Nondik sartzen da argia?

Zergatik handitzen da betseina argi gutxi dagoenean eta txikitu asko dagoenean?

- Non eratzen da irudia?

Nola ikusten da irudia begi barruan?

Argiak kornea zeharkatzen du eta begi barruan betseinetik sartzen da.

Hau estutu egiten da argi asko badago eta zabaldu gutxi badago.

Ondoren, kristalinoak irudia fokatzen du eta erretinaren gainean proiektatu.

Erretinan alderantzizko irudia eratzen da.

Handik, begi-nerbiora pasatu eta burmuinera iristen da, non irudi erreala eratzen den.